XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


hobi triangeluarra
helixa
eskafa
antehelixa
maskorra
tragoa
belarri-gingila

Ird. Belarriaren irudia, bertako irtenune eta egitura anatomiko nagusiak adieraziz
.

Antidotoa Pozoi bat neutralizatzeko edota gorputzean sor ditzakeen eraginei kontra egiteko gai den substantzia.

Kontrapozoi ere esaten zaio.

Antiinflamatorioa Sin.: Hanturakontrakoa.

Inflamazioa edo hantura eta kongestioa gutxitu edo arintzeko balio duen edozein gai edo substantzia, zuzenean hanturaren arrazoien kontra ihardun gabe.

Antikontzeptiboa Ik. Antisorgailua.

Antisepsia Sin.: Desinfekzioa.

Germen patogenoak urrundu eta suntsitzera bideratutako prozedura eta praktiken multzoa, direla prozedura fisikoak (iragazkiak, erradiazioak), direla kimikoak (substantzia bakterizidak, adib.).

Antiseptikoa Germen patogenoak suntsitzen dituen substantzia, kanpo-aplikazioz bereziki.

Antisorgailua Sin.: Antikontzeptiboa.

Ernalkuntza galerazten duen edozein bitarteko, iharduera edo tresna.

Antisorgailuak lokalki aplika daitezke (baginabarneko pomadak, adib.) edota ahotik irentsiak izan (ahotiko antisorgailuak).

Dena den, normalean, prozedura kirurgikoak (tronpen lotura emakumezkoan edota hodi deferenteen lotura gizonezkoan) izendapen honetatik kanpo geratzen dira.